Текст песни
Dinosauroak
zerura begira,
hor ari dira...
eguraldiaz.
Brontosauroak euria dela,
triceratopsak dio langarra.
Xirimiria diplodocusak,
tiranosauroak kazkabarra.
Dinosauroak
zerura begira,
hor ari dira...
eguraldiaz.
Mosasauroak eurixka dela,
velocirraptorrak zaparrada.
elur busti dela alosauroak,
eltxo bat da ohartu den bakarra:
"Eeeeee, barkatu, barkatu, e, baina,
horko hori meteorito bat al da?".
... "Hori? Hori? Zer izango da ba!!"
Dinosauroak
zerura begira,
hor ari dira...
eguraldiaz.